XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irekia dago eta zirudien. Zuhaitzen hosto marroxkak, haizearen morroi leialak, enbor eta adarrekin duten erlazioa ahaztuz nolabait, badoaz....

Egunaren azken oihartzunak senti daitezke oraindik baino gaua indarrez datorrela ezin ukatu.

Zortzi t`erdietarako etorriko zirela esan zidaten.

@- Zortzi t`erdietarako han gara, eta kitarra eraman, agur! Hemen nago, kitarrarekin.

Ortzian galdutako neska dohakabe baten itxura, esku zabal baten berotasunaren zai. Ixilik.

Zigarro bat piz dezaket eta Naturak eskaintzen didan antzerki guzti honekin edo kitarraren soinuaz amestu....

Ez! Natura dastatzen jarraitu nahi dut, partaide sentitu, une zehatz honen irizle arrunt bat.

Gizaki izate honen ardurarik galduenetariko bat Naturaren beste zatitxo bat garela gogoratzea bait dugu.

Amets egitea ere... ametsak, errealitatearen ebasle bizkorrak, doilor, gezurti baina deigarriak.

Itxaron egingo dut beraz, itxaron.

- Sexu ezberdinetako bi gazte direla diozu... - Bai.

- Modelo tipikoari jarraituz, aurretik dagoena, mutila.

- Ohitura zaharretara behartutako gazte liberala.